Vikidiatik

Lactobacillus

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Bakterio hau gaztak egiteko erabiltzen da.

Lactobacillus Bulcaricus delakoa bakterio onuragarri bat da, elikaduran erabiltzen dena. Bakterioak ñimiñoak dira eta formaren arabera bereizten dira; batzuek espiral forma daukate, edo esfera forma; Lactobacillus bakterioak, aldiz, makil forma dauka. Hala ere, begi bistaz ezinezkoa da bazkterio bat ikustea; izan ere, nik 2,5mm eta 5mm arteko tamaina daukate. mikroskopioa behar da ikusi ahal izateko.   

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zientzia munduarentzat, Stamen Grigorov doktoreak deskubritu zuen; baina gizakiak askoz lehenagotik erabiltzen zuen: K.a. 6000-7000 urteetan, aintzinako traziarrek jada erabiltzen zuten esnea fermentatu edo hartzitzeko, batez ere jogurta eta gazta lortzeko.

Grigorov doktoreak latinetik datorren Lactobacillus izena jarri zion (latinez, lacte hitzak esnea esan nahi du eta bacilus hitzak makila).

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakterioak asexualak dira; beraz, ez dago ar eta emerik. Hortaz, ugaltzeko orduan ez dute harremanik izan behar beste bakterioekin: beren burua zatitzen dute ugaltzeko.

Erabilera industrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakterio mota honek nabarmenki jaisten du inguruko pHa, eta horri esker oso paper garrantzitsua jokatzen dute esnearen industrian. Esnearen laktosa hartzitzen dute eta, honen pHa jaitsiz, zenbait elikagairen sorrera ahalbidetzen dute, hala nola: gazta, mamia, jogurtak, etab.