Vikidiatik

Landare

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Landareen dibertsitatea.

Landareak izaki bizidunen bost multzo edo erreinu handietako bat dira, plantae erreinukoa, hain zuzen. Haien artean sartzen dira zuhaitzak, zuhaixkak, belarrak, goroldioak, garo edo iratzeak eta alga berdeak. Onddoak eta berdeak ez diren algak ez dira landaretzat jotzen.

Landareak aztertzen dituen zientziari botanika deitzen zaio. Zientzia honen arabera, gaur egungo munduan 350.000 landare-espezietik gora daude bizirik.

Landareak eukarioto autotrofoak dira, alegia elikatzeko behar dituzten substantzia organikoak beren kabuz sortzen dituzte eta zelula konplexuak dituzte. Oro har, zentzumenik eta beren kabuz mugitzeko gaitasunik ez dute. Izan ere, landare gehienak lurrean sustraituta bizi dira, eta beste batzuk uretan flotatzen dute.

Landareen atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare gehienek hiru zati edo atal dituzte, nagusiki:

  • Sustraiak: lurpean geratzen diren zatiak dira; ura eta bestelako elikagaiak lurretik hartzeko eta landarea lurrari lotzeko balio dute.
  • Zurtoina: lurretik ateratako zatia da eta adarrak eta hostoak ematen dituen atala; haren barrutik, ura eta beste substantziak mugitzen dira landarearen zati batetik bestera. Zurtoina nolakoa den, hiru landare-talde bereizten dira:
    • Zuhaitzak: zurtoin gogorra (enborra) izaten dute, zurezkoa, eta adarrak lurretik urrun ateratzen zaizkie.
    • Zuhaixkak: zurtoin gogor baina motza izaten dute eta adarrak eta hostoak lurretik hurbil ateratzen zaizkie.
    • Belarrak: zurtoin bigun eta malgua izaten dute.
  • Hostoak: eguzki-argitik ateratako energia xurgatu eta fotosintesia egiteko eginkizuna dute. Karbono-dioxidoa hartzen dute airetik.

Landareek eguzki-argia, karbono-dioxidoa, mineralak eta ura behar dituzte fotosintesiaren bitartez elikatu ahal izateko. Landareek duten substantzia berde batek (klorofila jasotzen du eguzkitik datorren energia landareak bere elikadura egin ahal izateko; klorofila hostoetako zeluletan egoten da batez ere, eta, beraz, hostoak landareen elikagai-fabrika bat direla esan genezake. Hostoak elikagaiak ekoizten dituenean, landarearen beste atal eta zatietara garraiatzen dira.

Ikusi beste artikulu hauek[aldatu | aldatu iturburu kodea]