Lankide eztabaida:Koro

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Kaixo, Koro. Eskerrik asko zure ekarpenengatik! --Koldo Biguri (eztabaida) 19:50, 22 uztaila 2015 (CEST)

Aupa, Koro. Bi kontutxo. Bat. Eztabaidarako leiho honetan erantzuteko, sartu "Gehitu atala" hortzean eta betiko moduan idatzi, baina hasiera-hasieran bi puntu ipini (:). Bi. Artikulu batean atalburuak jartzeko jarri honela: ==xxxxxxxxxxx==.

--Koldo Biguri (eztabaida) 20:52, 24 uztaila 2015 (CEST)

Bitamina[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Koldo.

Bitaminei eskainitako orrian, irudia ez da ondo ikusten. Aldatzerik bai?

Bitamina. Irudi berria.[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Koro. Eskerrik asko abisuagatik. Beste irudi bat ipini dut, ea zer iruditzen zaizun. Dena den, nirekin komunikatzeko, zure eztabaida-orrian idatzi beharrean, idatzi nirean: sistemak abisua pasatzen dit (zuri ere pasatuko dizu, mezu honi buruz. Hori uste dut, behintzat). Goraintziak! --Koldo Biguri (eztabaida) 19:14, 2 otsaila 2017 (CET)

Zurea da 500. artikulua!!![aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Koro: Iritsi gara 500. artikulura, eta zurea da "ohoretxoa". Mila esker zure laguntzagatik, bene-benetan! --Koldo Biguri (eztabaida) 20:10, 7 martxoa 2017 (CET)

Kaixo, Koldo: Pozik egiten ditut ekarpentxoak, eta egiten jarraitzeko asmoa dut, fede handia baitaukat ekimen honetan. Dena den, zuri bai eman nahi nizkizukeela zorionak, zu iruditzen zatzaizkit benetako bultzatzailea. Aurrera!

Vatikano / Vatikanoa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Koro. Zure ekarpen hau lehendik bazegoen Vikidian, baina "Vatikano" izenarekin. Euskaltzaindiaren arauari jarraituz, biak batu egingo ditut, "Vatikanoa" izenarekin. Mila esker. --158.227.236.250 14:42, 13 martxoa 2017 (CET)

Vatikanoa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Koldo. Ez nintzen ohartu Vatikanoaren kontuaz. Artikulu batean igorpena egiten zitzaion gaiari, eta orria sortu gabe zegoela zioen; horregatik erantsi nuen informazioa. Aurrerantzean, adi ibiliko naiz, ezer sortu baino lehen.