Lao Tzu

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Lao Tzu txinatar filosofoaren irudi bat.
Laotzu filosofo eta idazle txinatar bat izan omen zen. Txinako tradizio edo mitoek diote K.a. 6. mendean bizi zela, baina hori ere ez da gauza segurua.

Haren izenak, berez, «maisu zaharra» esan nahi du txineraz, eta, batzuetan, Lao Tse edo Laotzi idatzita ikusten da.

Tao Te Ching liburua idatzi omen zuen (euskaraz "Bidearen eta bertutearen liburua"); liburu horrek hasiera eman zion taoismoari, Asian zabaldutako mugimendu erlijioso bati.

Zer esaten da hari buruz?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berari buruz esaten den gehiena kondairetatik dator, ez dira datu historiko fidagarriak eta seguruak; aditu batzuen arabera, ez da benetako pertsonaia historikoa ere, asmatutakoa baizik; hau da, mito bat dela. Aditu batzuek diote berak idatzitakoa omen den liburu hori, egiatan, hainbat pentsalari desberdinek idatzi zuten atsotitz edo esaera eta gomendioen bilduma bat dela. Hala ere, Laozi oso garrantzitsua da txinatar tradizio filosofikoan.

Hona hemen harenak omen diren esaera horietako batzuk:

* Bidaiari onak aurre-asmorik ez.
* Bidaia guztiak hasten dira pauso edo urrats batez.
* Gauza ederrek itsusi bihurtzen dituzte beste gauzak; gauza onek, txar beste gauzak.
* Gezurrak egiaren beharra du, baina egiak ez gezurrarenik.
* Naturak ez dauka presarik, baina azkenik dena gertatzen da.
* Dakitenek ez dute hitz egiten eta hitz egiten dutenek ez dakite.
* Zerbait aldatzen saiatuz gero, zauritu egingo duzu; zerbaiti eusten saiatuz gero, galdu egingo duzu.