Lascaux

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Lascaux Montignac herrian eta Dordoinako departamenduan (Akitania, Frantzia) dauden leize ezagunen gunea da, labar-pinturak barne hartzen dituena eta mundu mailan garrantzitsuenen artean dagoena. "Labar-pinturen Kapera Sixtinoa" izena ere eman diote hori dela eta.

Goi Paleolitoko garaikoak dira margoak, K. a. 18.000-17.000 urteen artean egindakoak. 1940an aurkitu zituzten eta UNESCOk munduko ondaretzat hartu zituen 1979an. 1955. urtearen inguruan kobazuloetara egunero 1.200 pertsona sartzen ziren bisita egitera. Hainbeste bisitari izateak kalteak sortu zituen kobazuloetan, eta horregatik itxi eta konponketa batzuk egin behar izan ziren. Jatorrizko labarretako margoak ondo mantentzeko eta hainbeste bisitarekin ez hondatzeko, Lascauxeko kobazuloak publiko arruntarentzat itxi zituzten. Handik aurrera, jatorrizko margoen kopiak erakusten dira alboko beste kobazulo batzuetan.

Vézère ibaiko ezker aldean kokatuta ditugu.

Labar artea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leizeetan 2.000 irudi inguru daude, horien artean 600 bat ondo zehaztutako animalienak direnak, gehienak zaldiak/behorrak eta zezenak/behiak. Animalia horiek garai haietan inguruan bizi zirela pentsatzeko badaude ebidentzia materialak: hezurrak-eta topatu dira.

1948tik 1963ra arte publikoki irekita egon ziren arren, 15 urteko tarte horrek kaltea ekarri zien margoei eta bisitarientzat orokorrean itxita daude orduz geroztik. 1983an, azkenik, "Lascaux II" izeneko erreplika-gunea zabaldu zuten turismorako.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: [[commons:Category:{{#property:P373}}|Lascaux]] link=d:Script error: No such module "wikibase".