Lauaxeta

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Estepan Urkiaga
Estepan Urkiaga
Datu pertsonalak
Izen osoa Estepan Urkiaga Basaraz
Ezizena Lauaxeta
Jaio 1905eko abuztuaren 3a
Laukiz (Bizkaia)
Hil 1937ko ekainaren 25a
Gasteiz (Araba)

Estepan Urkiaga Basaraz, ezizenez Lauaxeta, euskal idazle eta olerkari bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lauaxeta, gudari jantzita, data ezezagunean.

Laukiz herrian jaio zen, Bizkaian, 1905eko abuztuaren 3an.
Teologia-ikasketak egin zituen eta apaiz izateko asmoa zuen, baina, aurreneko meza eman baino lehen, utzi egin zuen apaizgintza, eta kazetari eta idazle egitea erabaki zuen. Itzultzaile-lanetan ere ibili zen denbora luzez.
1936an, Espainiako gerra zibila hasi zenean, gudari talde baten komandante izan zen.
1937an, kazetari frantses bati Gernikako bonbardaketaren ondoren nola gelditu zen erakusten ari zela, atxilotu eta espetxeratu egin zuten, eta heriotza-zigorra ezarri zioten. 1937ko ekainaren 25ean fusilatu zuten, 32 urte zituela, Gasteizen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lauaxetak olerkiak idatzi zituen batez ere. Bere liburuen artean, Bide barrijak eta Arrats-beran dira aipagarri.
Haren olerki asko dira ezagun: "Udabarriko abestija", "Maitale kutuna", "Igande goiz baten", "Amaiur gaztelu baltza", "Agur Euzkadi"...
Antzerki-lan batzuk ere idatzi zituen.

Agur Euzkadi olerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agur, Euzkadi, Jaunak naroa
Aberri eder argira.
Neure negarrak jarion neuzan
zeure mendiai begira.

Seme bat zeukan, baña etsayak
kendu eutsoen biotza;
soin ederrera ixuri yakon
mayetz bateko goiz otza.

Gurutz Deunari mosu egiñaz
aldegin eutson mundutik,
Kristoren gentza abo ganean
loratu yakon gastetik.

Jaunaren maitez, aberri maitez,
ez eban euki bildurrik,
eta zeuretzat zorion hutsa
opaldu eutson gogotik.

Euzkadi ona, zagoz betiko
Kistoren fede betean;
olan zoruna billauko dozu
emen ezpada zeruan.

Eriotz deuna aurrean daukot,
ziñistu bada, euzkoa:
Euzkadi azke izan daitean
zaindu Josu'ren legea.

Eder yatazan euzko bazterrak,
eder itxaso zabala;
baña oraintxe ederrago yat
eriotz onen itzala!

Gaztea nozu bizitz onetan
t'ez yatan palta gauzarik.
Jauna!, gogorra aldi onetan
iges eitea lurretik.

Ezpedi egin neure oldea,
zeure naia bai, ostera.
Gogoa doa zeru argira,
gorputza lur illunera.