Leonhard Euler

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Leonhard Euler.

Leonhard Euler (Basilea, Suitza, 1707ko apirilaren 15a - San Petersburgo, Errusia, 1783 irailaren 18a) matematikari eta fisikari suitzar bat izan zen, historiako matematikari handienetakoa, Arkimedesekin edo Newtonekin eta batera. Ekarpen eta aurkikuntza garrantzitsuak egin zituen bere garaiko matematika-arlo ia guztietan, eta, gainera, terminologia eta notazio matematiko modernoaren sortzaileetakoa izan zen. Fisikan, mekanikan, hidrodinamikan, optikan eta astronomian ere lan garrantzitsuak egin zituen.

Haren omenez, asteroide bati eman zaio haren izena, eta haren aurpegia azaldu da Suitzako dirupaper batzuetan.

Euleren irudia duen dirupaper suitzarra.

Nahiz 60 urte zituela itsu gelditu zen, bere ikerketa-lanekin aurrera jarraitu zuen.