Lertxun hauskara

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Lertxun hauskara.

Lertxun hauskara hegazti handi bat da, 90-98 cm ingurukoa, kolore grisekoa, ur geza edo gaziko edozein ingurunetan ibili ohi dena.

Asko zabaldutako espeziea da: dauden lau subespezieak Eurasia eta Afrika osoan topa daitezke.

Euskal Herrian, ia ur-ingurune guztietan aurki dezakegu, mendi garaienetan izan ezik; urmaelak, padurak eta ibaiak atsegin ditu, bertan ehizatzen baititu bere elikagai nagusiak: arrainak, anfibioak, karraskariak, sugeak edo ornogabe txikiak ere. Arrantzale bikainak dira eta ondorioz, ingurune askotara moldatzeko ahalmena lortu dute. Euskal Herrira negua igarotzera etortzen dira gehienak, baina badira urte osoa hemen igarotzen dutenak ere.

Oso ingurune ezberdinetan eraikitzen dituzte habiak. Ur ingurunetik gertuko zuhaitzetan eraiki ohi dituzte beren habiak, baina baita ihidietan ere.

Lertxun hauskararen etsai nagusiak beleak eta harrapariak dira.