Lewis Carroll

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Lewis Carroll idazle ingelesa.

Lewis Carroll (1832-1898) idazle ingeles bat izan zen; haren idazlanik ezagunena Alice's Adventures in Wonderland (euskaraz, Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian) da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lewis Carroll, ordea, ez zen idazlearen egiazko izena, goitizena baizik; haren benetako izena Charles Lutwidge Dodgson zen.

Oxfordeko Unibertsitatean matematika ikasi zuen eta, geroago, irakatsi, Oxforden bertan; matematikari eta logikari buruzko liburu batzuk ere idatzi zituen.

Bereziki gustatzen zitzaion ume artean egotea eta haiei ipuinak kontatzea; 1862an, Tamesis ibaian txalupan batean hiru neskatorekin zihoala, Alice izeneko neska bati buruzko istorio batzuk kontatu omen zizkien. Kontakizun horietan oinarritu zen geroago Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian liburua idazteko; 1865ean argitaratu zuen eta arrakasta handia lortu zuen berehala. Horregatik, jarraipen bat argitaratu zuen 1871n, Through the Looking-Glass (euskaraz, Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena). Umeentzako poesia-liburu batzuk ere idatzi zituen.

Aliceri buruzko bi liburuak euskaraz ere irakur daitezke.