Listu-guruin

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Listu-guruinak: 1) Parotida guruina, 2) Guruin submaxilarra, 3) Mihipeko guruina.

Listu-guruinak zenbait animaliak (anfibioek, narrastiek, hegaztiek eta ugaztunek) ttua edo listua sortu eta ahora isurtzeko dituzten digestio-aparatuko organo edo zelula-multzoak dira; listua, janaria bustitzeko behar dute, janaria errazago mastekatu, hestegorritik erosoago jaitsi eta digestiorako prestatzeko.

Guruin hauek garatuago dituzte ugaztunek, hiru pare baitituzte: ahoaren atzealdean, mihiaren azpian eta barailaren azpian.

Gizakien listu-guruinek egunean zehar litro bat ttu sortzen dute, gutxi gorabehera.