Los Angeles

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Hiriko irudi ezagun batzuk.


Los Angeles Ameriketako Estatu Batuetako hiri bat da, Kaliforniako estatuan. Lau milioi lagun bizi dira hirian eta ia 18 milioi inguruan. Estatu Batuetan, New York bakarrik da handiagoa. Hori dela eta, zenbait aireportu eta portu bat dauzka.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Los Angeles Estatu Batuetako mendebaldean dago, Ozeano Barearen ondoan. Hiriko klima beroa da udan eta neguan epela. Gainera, prezipitazio ia guztiak neguan izaten dira, hau da, euri asko eta elur gutxi. Udak ia beti lehorrak dira.

Hiriko kaleak paraleloan eta angelu zuzenean joan ohi dira, beste hiri amerikar askotan bezala. Goitik ikusita, xake-taula bat bezalakoa dirudi. Hiriko zenbait tokitan etxe orratz handiak daude, baina, ia leku guztietan, etxeek solairu bat edo bi bakarrik dituzte.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria sortu zuten 44 pertsonen omenez (Los Pobladores izenez ezagunak) hainbat oroigarri daude Los Angelesen.

Los Angelesek espainiarrek sortu zuten 1781ean. Izen hau jarri zioten: "El Pueblo de Nuestra Señora la Reina de los Ángeles del Río de Porciúncula". Gaur egun, Los Angeles Hiria deitzen da. Sarritan, ordea, hiriaren izena "L.A." bezala laburtzen da.

Hasieran Los Angeles mexikarra zen eta 1848. urtea eta gero Estatubatuarra. Gaur egun, Mexikoko eta gazteleraz hitzegiten duten beste herrialdetako etorkin asko bizi dira bertan. Beste biztanleak Asia edo munduko beste lekuetatik etorritakoak dira.

Leku interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hollywoodeko ospearen pasealekua.

Los Angelesen gauza ugari dago ikusteko. Amerikako lehen zinema Los Angelesen 1902an ireki zen. Los Angeleseko auzo ezaguna Hollywood da, non film asko errodatzen diren. Kokapen batzuk ere bisita ditzakezu; adibidez, Universal Studios. Zinema izar asko Hollywooden bizi dira.

Venice Beach hondartza oso ezaguna da. Musikari, pintore eta artista asko udan hondartzan biltzen dira. Surfa egiteko Malibu hondartza aproposa da. Disneylandeko jolas-parkea 1955ean inauguratu zen. Jolas-parkeak haur eta helduentzako atrakzio ugari eskaintzen ditu.

1984an, Udako Olinpiar Jokoak bigarren aldiz antolatu ziren Los Angelesen. Orduz geroztik, Los Angeleseko Maratoia egiten da urtero; munduko maratoi handienetako bat da. Parte-hartzaile eta ikusle asko iristen dira mundu osotik.