Louis Pasteur

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Louis Pasteur

Louis Pasteur (Dole, Jura, Frantzia, 1822ko abenduaren 27a – Saint-Cloud, Hauts-de-Seine, Frantzia, 1895eko irailaren 28a) Frantziako mikrobiologo ospetsu bat izan zen. Mikrobiologoek mikrobioen mundua ikertzen dute. Zientzialari gehienen ustez, Pasteur izan zen mikrobiologia zientifikoaren sortzailea.

Pasteurrek, bere esperimentu zorrotzen bidez, garrantzi handiko aurkikuntzak egin zituen:

  • Ardoa eta beste edari alkoholiko batzuek mikrobioek sortzen dituztela frogatu zuen.
  • Mikrobioak beroaren bidez hil daitezkeela ikusi zuen (pasteurizazio izeneko teknika asmatu zuen).
  • Txertoak erabiltzen lehena izan zen, eta horri esker bizi asko salbatu zituen.