Lurraren atmosfera

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Ilargia, Lurraren atmosferagatik lausotua.
Atmosferako estratuak.

Lurraren atmosfera Lur planeta inguratzen duen gasezko geruza da. Gas geruza hori grabitateari esker mantentzen da Lurrean, espazioan galdu beharrean. Gasak honela daude banatuta: nitrogenoa (% 78), oxigenoa (% 21,12), argona (% 0,93), karbono dioxidoa (% 0,04) eta ur lurruna (% 2 inguru); badira beste gas batzuk ere, baina proportzio txikiagoan.

Atmosferak babestu egiten du Lurra, espaziotik iristen diren erradiazioetatik, eta xurgatu egiten ditu izpi ultramoreak. Hau oso garrantzitsua da, izpi ultramoreak oso kaltegarriak direlako guretzat eta bizidun guztientzat.

Atmosferako estratuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atmosferan hainbat estratu edo geruza-atal bereizten dira (behetik gora): troposfera, estratosfera, mesosfera, termosfera eta exosfera.

Troposfera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Atmosferaren beheko geruza da. Lurreko bizidun guztiak bizi dira bertan.
  • Lurrazalean hasten da eta 7 km-ko altuerara heltzen da poloetan eta 17 km-ra ekuatorean.
  • Geruza guztietatik lodiena da: atmosfera osoko masaren % 75a dauka eta ia ur lurrun guztia.
  • Bertan, orokorrean, zenbat eta altuera handiagoan egon, gehiago jaisten da tenperatura: batez beste 14 °C-tik -50 °C-ra.
  • Bertan gertatzen dira fenomeno meteorologiko gehienak.

Estratosfera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Troposferaren gainetik 50-60 km-ko altueraraino iristen da.
  • Bertan dago ozono-geruza, bizidunentzat kaltegarriak diren izpi ultramore gehienak xurgatzen dituena.
  • Fenomeno meteorologiko apur batzuk bakarrik gertatzen dira bertan, eta hodei mota berezi batzuk topa daitezke.

Mesosfera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 50 eta 85-90 km artean.
  • Atmosferako estraturik hotzena da: altueran zenbat eta gorago, are gehiago jaisten da tenperatura.
  • Estratu honetan sortzen dira lurretik ikusten ditugun izar iheskorrak.
  • Espazioa deitzen dugunarekiko muga da.
  • Aire kopurua oso-oso txikia da.

Termosfera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 85-90 km-tik 640 km-raino iristen da.
  • Hegaldi aeronautiko eta astronautikoen arteko mugatzat hartu ohi da.
  • Barruan, Ionosfera deitzen den beste azpi-estratu bat bereizten da: hau da, batez ere Eguzkitik iritsitako erradiazioarengatik ionizatzen den atmosferaren zatia da.

Exosfera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kanpoen dagoen geruza da.
  • 500 eta 10.000 bitarteko km-raino iristen da. Geruza honetako gas arinenek eratzen dute geruza hau (hidrogenoak eta helioak, gehienbat).
  • Geruza honetako gasen dentsitatea espaziokoa bezainbatekoa denean du muga.