Lurraren mugimenduak

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Lurraren mugimendu desberdinak.

Lurraren mugimenduak Lur planetak egiten dituen mugimenduak dira. Lurrak bi mugimendu egiten ditu: errotazioa eta traslazioa.

Guk nabaritzen ez dugun arren, Lurra etengabe mugitzen ari da: egunero ikusten dugu Eguzkia ateratzen eta sartzen; edo urtero, hotz egiten du garai berean eta, urte erdia igaro ondoren, berriro ere bero. Lurraren mugimenduek azaltzen dituzte gertaera horiek, besteak beste.

Lehendabiziko kasuan, ez da eguzkia lurraren inguruan mugitzen dena, alderantziz baizik, lurra baita etengabe jiraka dabilena bere ardatzaren inguruan (errotazioa); eta, bigarren kasuan, berriz, Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duen mugimenduan (traslazioan), urtaro desberdinak izaten ditugu Lurraren ardatzaren inklinazioa aldatu egiten delako. Horren ondorioz, Lurreko puntu bakoitza eguzkiarekiko angelu desberdinean egoten da urtean zehar: angelu hori 90 graduetatik zenbat eta hurbilago, eguzkiak gehiago jotzen du bete-betean eta, beraz, bero handiagoa sentitzen dugu; aldiz, angelu hori zenbat eta txikiagoa izan, eguzkiak zeharka baino ez du jotzen eta gutxiago berotzen du lurra.