Magnitude

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Uraren azaleko tentsioa, materiale fisiko baten ezaugarri neurgarria.

Objektu bat deskribatzeko aukera bat bere ezaugarriak aipatzea litzateke, bere kolorea, forma nahiz gogortasuna kasu. Halakoetan bere ezaugarri edo adjektibo bat erabiltzen da (gorria den, biribila, biguna, etab.).

Badira ordea propietate fisiko jakin batzuk deskribatuak izateko zenbaki edo kopuru bat behar dutenak. Propietate hauek magnitudeak dira. Adibidez, objektu bat hartzean kilogramo baten pisua 10 bider pisatzen duela egiaztatzen bada, bere pisuaren magnitudea 10 kg-koa litzateke. Objektuaren altuera metro batek duenarena hiru bider bada berriz, bere altueraren magnitudea hiru metrokoa litzateke.

Erreferentzia bezala aukeratu den unitatea edo patroia (kiloa, metroa) objektuak zenbat bider duen kontatuz magnitudea zehaztea ahalbideratzen duen prozedura honi, neurketa deritzo.

Neuketa egiteko unitatea arbitrarioki aukera daiteke. Adibidez, koaderno baten luzera neur daiteke esanez arkatza baino hiru aldiz luzeagoa dela, eta hiru arkatz idatzi. Beste pertsona batek koaderno berbera beste unitate batez neur dezake (beste arkatz batekin, adibidez) eta luzera bera sei arkatzetakoa dela idatzi: hau ez dago aurrekoarekin kontraesanetan, gertatzen dena da pertsona horren arkatza agian bi aldiz txikiagoa zela, eta horregatik bera bezalako gehiago sartzen direla koadernoaren luzeran. Koadernoak tamaina bera izaten jarraitzen du, baina neurketa-unitate ezberdinak, hau da, patroi ezberdinak erabili direnez, kopuru ezberdinak lortzen dira. Hau da antzinatean gertatzen zena: populazio edo herrialde ezberdinek patroi ezberdinak erabiltzen zituzten, eta beraz neurketetan lorturiko emaitzak ezberdinak izan zitezkeen, magnitude bereko objektuak neurtzen ibili arren. Honek elkarren arteean emaitzak komunikatzea zailtzen duen, eta nahasmena sortzen zuen. Arazo hauek saihesteko, 1960an, unitate patroiak eta beraien multiplo eta azpimultiploak zeintzuk ziren zehazten zuen nazioarteko sistema sortu zen. Horrela erabaki zen, adibidez, luzera neurtzeko patroi neurketa-unitatea metroa izango zela nazioarteko komunitate osoarentzat.