Mamut

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Mamut iletsua.

Mamutak historiaurrean bizi ziren animalia batzuk dira. Elefanteen familia berekoak ziren, eta duela 12.000 urte inguru desagertu ziren Europan. Siberian, ordea, badirudi duela 3.700 urte desagertu zirela; behintzat, mamuten espezie nano bat. Siberian izoztuta topatu dituzte hainbat mamut.

Espezie ezagunena mamut iletsua zen. Ile ugari zeukan, leku oso hotzetan bizi zelako, Europa, Asia eta Ameriketako iparraldean. Mamutek letagin luzeak zituzten (3 metro eta gehiagokoak), kurbatuak. Beste mamut espezie batzuek ez zuten ilerik, eta batzuk erraldoiak ziren: gaurko elefanteak baino hiru aldiz handiagoak.

Klimaren aldaketagatik eta gizakien ehizagatik desagertu omen ziren.

Frantziako leize-zulo batean margotutako mamut bat.

Leize-zuloetako pintura batean agertzen da gizakiek nola ehizatzen zituzten mamutak: lurrean irekitako zuloetan edo amildegietatik erorarazten zituzten. Gizakiek larruzko etxolak egiteko erabiltzen zituzten mamuten hezurrak; letaginak, bestalde, tresnak, irudiak eta bitxiak egiteko erabiltzen zituzten.