Mantenugai

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Janarien piramidea.

Mantenugaiak edo nutrienteak organismo batek bizitzeko eta osasuntsu egoteko behar dituen substantzia kimikoak dira; bi motatakoak dira:

Mantenugaiak elikagaietatik ateratzen dira. Mantenugai batzuk ezinbestekoak dira, hau da, behar-beharrezkoak bizi ahal izateko; eta beste batzuk ez, baina bai dira garrantzitsuak beste funtzio batzuetarako.

Mantenugai bakoitza hainbat elikagaitatik lortzen du organismoak, mantenugaiak ez baitaude berdin banaturik elikagaietan. Elikagai bakoitzean mantenugai jakin bat izaten da nagusi: horregatik da oso garrantzitsua era guztietako elikagaiak hartzea.

Mantenugai organikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mantenugai organikoak duten funtzio edo egiteko nagusiaren arabera sailkatzen ditugu:

  • Karbohidrato edo gluzidoak: berehala erabiltzekoa den energia ematen dute.
  • Koipe edo lipidoak: energia metatu edo pilatzeko balio dute.
  • Proteinak: zelula biziak funtzionatu ahal izateko behar dituen entzima eta molekulak osatzen dituzte.
  • Bitaminak: organismo bizietan zenbait erreakzio metaboliko gertatzeko beharrezkoak diren substantzia organikoak dira.

Mantenugai inorganikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan bezala, ura eta gatz mineralak dira.

Ura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ura Izaki bizidunen osagairik ugariena da. Pertsona baten gorputz-pisuaren % 60 - 80 bitartean ura izaten da. Funtzio ugari izaten ditu: besteak beste, erreakzio metabolikoenen ingurunea da, substantziak garraiatzen ditu eta gorputzeko tenperatura erregulatzen du.

Zuzenean edateaz gain, elikagai gehienetatik ere ateratzen dugu ura, fruitu eta barazkietatik, esnetik eta zukuetatik.

Gatz mineralak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elementu metalikoei (burdina, sodioa, potasio, kaltzio etab.) lotutako elementu ez-metalikoz (karbonoa, fosforoa, kloroa etab.) osatutako mantenugaiak dira. Elikagaien bidez sartzen ditugu gureorganismoan. Gehienek funtzio erregulatzailea dute, prozesu metabolikoetan parte hartzen baitute. Batzuek garrantzi handia dute hezurrak, hortzak etab. eratzeko. Elikagai guztietan daude, gutxi­ edo asko, baina fruitu eta barazkietan dira bereziki ugariak.