Vikidiatik

Margolaritza

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Margolari bat lanean erakusten duen margolan bat.

Margolaritza edo pintura arte bat da, eta, koloreak, tonuak, formak, marrak eta testurak erabiliz margolanak sortzean datza. Museoetan eta galerietan, margolari profesionalen lanak daude ikusgai. Baina margolaritza denbora-pasa eta sormen-adierazpen forma ezagun bat ere bada.

Adin guztietako jendeak sortzen ditu irudiak material asko erabiliz. Margolari adituek pintzelak erabiltzen dituzte olio-pinturak edo pintura akrilikoak oihal gainean jartzeko. Eskola askotan, ikasleek akuarelak erabili ohi dituzte paperezko orrien gainean margotzeko. Haur oso txikiek hatzak erabiltzen dituzte margotzeko.

Gaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolariek helburu askoarako erabiltzen dute artea: irudi eder bat erakusteko, sentimenduak eta ideiak adierazteko, istorio bat kontatzeko, edo erlijio batekiko duten debozioa adierazteko. Erlijio irudiek, askotan, jainko bat erakusten dute, santu baten bizitza edo heriotza, edo testu sakratu bateko irudi bat, Bibliakoa, adibidez. Beste ohiko gai batzuk kondairak, historiako gertaera famatuak eta eguneroko bizitzako eszenak izan dira. Artistek erretratuak (pertsonen irudiak) ere margotzen dituzte. Batzuetan, artistek beren erretratuak egiten dituzte, eta, orduan, «autorretratu» deitzen zaie. Margolan mota horiek guztiek, modu batean edo bestean, giza irudia lantzen dute.

Beste margolan mota batzuek ez dute pertsonengan jartzen arreta. Paisaien margolanetan, esaterako, artistek naturako eszenak irudikatzen dituzte. Pintoreek, gainera, objektu mugiezinak ere margotzen dituzte, fruituak eta barazkiak, adibidez. Obra horiek «natura hilak» deitzen dira. Artista batzuek objektu zehatzik irudikatzen ez duten irudien bitartez adierazten dituzte beren ideiak. Lan horiei margolan «abstraktuak» deitzen zaie.

Diseinuaren osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolan baten diseinua bere marren, formen, koloreen, tonuen eta testuren antolaketa da. Koloreen eta formen konbinaketak gogo-aldarte zehatz bat erakutsi dezake, edo leku, bolumen, mugimendu eta argi sentsazioa sortu dezake. Margolanek bi dimentsio dituzte: luzera eta zabalera; baina ez dute sakontasunik. Margolan batzuk lauak direla ematen du; beste batzuk, aldiz, hiru dimentsiokoak direla ematen du, margolariak marrak, itzalak eta forma geometrikoak erabiltzen dituen moduarengatik.

Artearen historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerbait gehiago jakin nahi baduzu artearen historiari buruz, klik egin neheko artikuluan: