Mari

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Euskal mitologiako pertsonaiak.

Mari jainkosa euskal mitologiako pertsonaia nagusia da; beste guztien buruzagia.
Beste izen batzuk ere baditu: Anbotoko Mari, Anbotoko Dama, Aralarko Dama, Txindokiko Dama, Aizkorriko Dama, Mondarraingo Dama eta Murumendiko Dama.
Mari jainkosa zintzotasunaren, laguntasunaren eta justiziaren aldekoa da.
Euskal Herriko hainbat menditan ibiltzen da (Txindokin, Gorbeian, Murumendin...), baina Anboto mendiko leizea da bere bizitoki nagusia; hain zuzen ere, Mariren Koba deitzen zaio leize horri.
Mari jainkosaren senarra Sugaar da, eta bi seme dauzkate: Mikelats eta Atarrabi.