Mary Wollstonecraft

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Mary Wollstonecraft idazlearen erretratua.

Mary Wollstonecraft (1759ko apirilaren 27a – 1797ko irailaren 10a) idazle britainiar bat izan zen. Londresen jaioa, nekazari aberats baten alaba izan zen, eta haren ondasun guztiak oinordetzan jaso zituen. Baserrian arazoak zituenean, Maryren aitak jarrera bortitza izaten zuen seme-alabekin eta emaztearekin, eta horregatik zen ezaguna. Mary Wollstonecraft bost anai-arrebetatik bigarrena eta alaben artean zaharrena zen.

Bath hirian (Somerset, Britainia Handia) lan egiten ari zela, goi mailako klaseei eta haien bizitza sozialari gorrotoa hartzen hasi zen. 1784an, haren ahizpa Eliza hiltzeko zorian egon zen, senarrak emandako tratu txarren ondorioz; horregatik, Elizaren bizitza salbatu nahian, Londresera ihes egin zuten biek. Handik gutxira, Fanny Blood, Maryren lagun mina, erditzean izandako zailtasunengatik hil zen.

Wollstonecraft idazlea izateaz gain, feminista goiztiarra eta ekintzaile soziala izan zen. Mutilek eta neskek hezkuntza bera jaso behar zutela aldarrikatzen zuen, haren ustez hezkuntzak emakumeei gizonezkoekin lehiatzeko aukera eman behar baitie esparru publiko zein ekonomikoan. Emakume iraultzaile hau hezkuntzaren eta emakumeen autonomiaren alde borrokatu zen.

1794an, William Godwin filosofoa ezagutu zuen, eta gerora ezkondu egin ziren. 1797ko abuztuaren 30ean alaba bat izan zuten: Mary Wollstoncraft Godwin. Alaba Percy Shelleyrekin ezkondu zen, eta Mary Shelley izena hartu zuen. Hura izan zen Frankenstein liburu ospetsuaren idazlea.