Mediku

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Mediku edo sendagilea medikuntza ikasi eta gero gaixoak sendatzeaz arduratzen den gizon edo emakumea da. Sendagilea gaixoei lagundu eta osasuntsu egon daitezen saiatzen da. Unibertsitatean denbora luzez ikasi behar da lanbide horretarako.

Pediatrak umeen medikuak dira.

Gaixorik zaudenean medikuarengana joaten zara. Pertsona osasuntsuak, emakume haurdunak, odol emaileak edo txertoak behar dituztenak ere joan daitezke sendagilearengana. Sendagileek, edo osasunarekin zerikusia daukaten beste lanbide batzuetako pertsonek, beraien laguntza behar dutenak artatzen edo atenditzen dituzte. Hasteko, sendagileak pazienteari galdetzen dio zergatik joan den beragana. Ondoren pazientea aztertzen du gaixorik ote dagoen ikusteko eta zein gaixotasun den jakiteko. Aurrez neurriak hartzeko ere lagungarri izan daiteke, hau da, pertsonari osasuntsu egongo dela ziurtatzeko edo ez gaixotzen laguntzeko. Azken batean, medikuak esaten dio pazienteari zer egin behar duen.

Batzuetan sendagileak errezeta bat idazten du sendatzeko hartu behar duzun botikarekin. Errezeta horrekin farmazia edo botikara joan behar da esan dizun botika erostera. Gerta daiteke sendagileak ez jakitea gaixoak benetan zer behar duen. Kasu horretan espezialista batengana bidaliko du. Espezialista horiek ere medikuak dira, baina osasun arazo jakinei buruzko ezagutza sakon eta zabalagoa duteak; adibidez, ikusmen arazoetan espezializatutako sendagileak oftalmologoak dira; eta azaleko arazoetan espezializatuak, berriz, dermatologoak. Ume txikien osasun arazoetan espezializatutako sendagileak pediatrak deitzen dira.