Vikidiatik

Mendilerro

Nabigaziora joan Bilaketara joan

Mendilerroa lerrokaturik eta loturik dauden mendien multzoa da. Mendiez gain, harrateak, haranak, ordokiak eta ibaiak ere izaten dira mendilerroetan. Mendilerroa oso luzea denean, mendikate ere esaten zaio. Himalaia, Andeak, Alpeak, Atlasa eta Pirinioak mendikate handiak dira.

Euskal Herriko mendilerro eta mendikateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko mendikate nagusia Pirinioak dira; bertan jaio eta Mediterraneoraino iristen da. Aipagarria da Kantauriar mendilerroa ere, berez Pirinioen jarraipena dena.

Maila apalagoko hainbat mendilerro ere badira, hala nola: Adartza, Altzania, Aralar, Argarai, Elgea, Girizu, Gorbeia, Lauriñaga, Leire, Lindus, Mendiaundi, Ordunte, Ortzanzurieta, Otsamunho, Sorogain, Urkulu eta Zaraia.