Merkurio (planeta)

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Merkurio eguzki-sistemako planeta bat da.

Merkurio planeta.

Eguzki-sistemako planetarik txikiena da: 4878 km-ko diametroa du. Bere atmosfera oso mehea da, eta ez du sateliterik.

Gure eguzki-sisteman, Merkurio da Eguzkitik hurbilen dagoen planeta: 58 milioi kilometrora dago, gutxi gorabehera. Hala ere, distantzia hori asko aldatzen da, planetaren orbita oso eliptikoa delako (46 eta 69 kilometro artekoa).

Merkuriok bere ardatzaren inguruan egiten du poliki-poliki bira: bere errotazio-denbora lurreko 58 egun eta 16 ordukoa da. Horrek esan nahi du Merkurioko egun bat lurreko ia bi hilabete direla! Hain poliki egiten duenez bira, Eguzkiari begira dagoen planetaren aldeak denbora asko ematen du berotzen, eta 430 ºC-ko tenperatura hartzera iristen da. Eguzkiari begira ez dagoen aldeak, berriz, denbora asko igarotzen du hozten, eta –180 ºC-ra arte jaisten da bere tenperatura.

Planetaren translazio-higidura lurreko 87 egun eta 23 ordukoa da.

Merkuriok, gainazalean, Ilargiak dituenaren antzerako kraterrak dauzka. Hala ere, Merkurioko krater gehienek jatorri bolkanikoa dute, eta Ilargiarenak, berriz, meteoritoen talkek sortu dituzte.