Mesozoiko

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Lurra, Triasikoaren bukaeran, zatitzen hasi zen: Laurasia iparraldean eta Gondwana hegoaldean.
Pangea animation 03.gif

Mesozoikoa Lurraren historiaren barruko garai geologiko bat da. Gutxi gorabehera, 185 milioi urte iraun zituen, duela 245 milioi urte hasi eta orain dela 65 milioi urtera arte. Hiru aldi nagusitan banatzen da aro mesozoikoa, zaharrenetik berrienera: triasikoa, jurasikoa eta kretazeoa

Mesozoikoan, aurreko aroetan baino bizidun gehiago egon ziren. Ammoniteak eta belemiteak garatu ziren, baina batez ere, narrastiak garatu ziren. Horregatik, askotan mesozoikoari narrastien aroa deitzen zaio.

Garai honetan, jatorrizko superkontinentea, Pangea izenekoa, zatikatzen hasi zen, Afrika bereiziz lehendabizi eta, gero, Euramerika. Bizitza izugarri ugaldu zen Lurrean. Dinosauroen garaia da, baina baita ugaztunak eta hegaztiak agertu ziren garaia. Lehen landare loredunak ere agertu ziren.