Metonimia

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Metonimia baliabide estilistiko edo literario bat da: gauza bat harekin nolabaiteko harremana duen beste baten izenaren bidez izendatzea da.

Bi gauza horien arteko harremana hainbat eratakoa izan daiteke:

  • Egilea izendatzea, haren lanaren ordez: Atxaga irakurtzen ari naiz; Mozart entzuten ari naiz.
  • Leku-izen bat erabiltzea, hor egiten den zerbaiten ordez: Zer iruditzen zaizu errioxa hau?
  • Edukiaren ordez, edukitzailea: Botila osoa edan zuen.
  • Tokia esatea, bertako biztanleen ordez: Italia osoa maitemindu zuen abeslari horrek.
  • Marka bat, produktuaren ordez: Volkswagen bat dauka.
  • Leku-izen bat erabiltzea, beste zerbaiten ikur edo sinbolo bezala: Ajuria Eneak hartutako erabakia.
  • Balio sinbolikoa duten hitz edo esamoldeak: Mikel Landa da Tourreko maillot hori berria.