Miguel Indurain

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Miguel Indurain Larraia (Atarrabia, 1964ko uztailaren 16a) txirrindulari ohia da, historiako onenetakoa.
Frantziako Tourra bost urtez jarraian irabazi zuen (1991, 1992, 1993, 1994 eta 1995), eta Italiako Giroa bitan (1992 eta 1993).
1992an, Kiroletako Asturiasko Printzea saria eman zioten.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miguel Indurain 1984an egin zen txirrindulari profesional, Reynolds taldearekin kontratua sinatzean. Urte horretan bertan, Los Angeleseko (Ameriketako Estatu Batuak) Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, eta hamar garaipen lortu zituen.

1985ean, lehen aldiz Frantziako Tourrean parte hartu zuen, eta Espainiako Vueltan lider izan zen lau egunez.

1989an, Paris-Niza irabazi duen lehen euskal txirrindularia izan zen, eta Tourreko lehen etapa garaipena lortu zuen.

Bere lehen Frantziako Tourra 1991n irabazi zuen. Aurretik, Espainiako Vueltan bigarren postua lortu zuen. 1992an, Frantziako Tourra eta Italiako Giroa irabazi zituen. Gauza bera lortu zuen 1993an.