Mikroskopio elektroniko

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Transmisiozko mikroskopio elektroniko (TEM) baten marrazkia

Mikroskopio elektroniko deritzo fotoien (argi normalaren) ordez elektroiak erabiltzen dituen mikroskopioari, horrela objektu oso txikien irudiak sortu ditzakeelarik. Mikroskopio optikoenak baino 5.100 aldiz handiagoak ere diren irudiak lortu ditzakete mikroskopio elektronikoek.

Argazkikoa bezalako mikroskopio elektroniko batek kanoi elektroniko batek sortutako elektroi-sorta baten bidez funtzionatzen du. Elektroiak korronte elektriko altu batek azeleratu eta foku estu bat sortzera bultzatzen ditu leiar magnetikoen bidez (hau guztia airerik gabeko ganbera batean, airea osatzen duten gasen molekulek elektroiak xurgatzen baitituzte).

Elektroi izpi batek (fokuak), handiagotua ikusi nahi dugun lagina zeharkatzen du. Handiagotzea leiar magnetiko batzuek egiten dute, argazki plaka batean edota elektroien talkarekiko sentikorra den pantaila batean irudi bat sortuz, gero sortutako irudia ordenagailuaren pantailara igarotzen delarik.

Inurri bat mikroskopio elektroniko batetik ikusita

Mikoroskopio elektronikoak koloreari buruzko informaziorik ez duten irudiak sortzen dituzte, kolorea argiaren ezaugarrietako bat baita eta ezin baita elektroien bidez hau irudikatu. Hala ere, irudiak behin aterata koloreztatu egin daitezke, ordenagailu bidezko ukitu digitalaren teknikak aplikatuz.

Iturria[aldatu | aldatu iturburu kodea]