Miren Agur Meabe

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Miren Agur Meabe
Miren Agur Meabe
Datu pertsonalak
Izen osoa Miren Agur Meabe Plaza
Jaio 1962ko urriaren 7a
Lekeitio (Bizkaia)

Miren Agur Meabe Plaza (Lekeitio, Bizkaia, 1962ko urriaren 7a) euskal idazlea da. 1983an irakasle-ikasketak egin zituen Derioko Irakasle eskolan eta ondoren Euskal Filologia ikasi zuen. Bilboko Kirikiño ikastolan hainbat urtez ibili zen irakasle-lanetan, baina, 1990. urteaz geroztik, Giltza-Edebé argitaletxean argitalpen-zuzendaritzan eta kudeaketan ere aritu da. Gaur egun, literatura-sorkuntzan ari da buru-belarri. Idazle gisa, arlo bitan da ezaguna: poesian eta haur- eta gazte-literaturan. Landu ditu beste genero batzuk ere: ipuingintza, adibidez.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Iraila (1984, Sustraia).
  • Nerudaren zazpigarren maitasun olerkiari begira (1985, Sustraia).
  • Arratsezko poemak (1987, Arbola argitaletxea)
  • Peneloperen poemak (1989, Idatz & Mintz).
  • Oi, hondarrezko emakaitz! (1999, Labayru).
  • Ihesaren kantua (2000, Idatz & Mintz).
  • Azalaren kodea (2000, Susa).
  • Bitsa eskuetan (2010, Susa).

Haur- eta gazte-literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gero-Mensajero Argitaletxea
  2. http://111akademia.com/