Mitologia

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Greziar mitologiako irudi bat.

Mitologia herrialde edo gizarte batek dituen mitoen multzoa da.
Mitoak aspaldiko kontakizunetako pertsonaia bereziak dira; askotan, gizaki itxurakoak, baina ezohiko dohainak dauzkatenak.
Euskal Herrian badugu mitologiarik: euskal mitologia, hain zuzen ere. Bertakoak ditugu, adibidez, Mari jainkosa, Tartalo, eta beste hainbat mito.
Hemendik kanpo ere badira oso ezagun diren beste mitologia batzuk; besteak beste, erromatar mitologia eta greziar mitologia.