Moby Dick

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Moby Dick balea, 1892ko ale batean.

Moby Dick eleberri ospetsu baten izenburua da. Herman Melville idazle estatubatuarrak idatzi zuen, 1851n.

Laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ismael izeneko marinel batek kontatzen du istorioa. Ahab kapitainaren itsasontziko marinela da Ismael, eta baleak harrapatzea dute helburu. Baina Ahab kapitainak balea zehatz bat harrapatu nahi du: Moby Dick izeneko kaxalote zuri erraldoia, hain zuzen ere. Zergatik? Ba, aspaldi, kaxalote haren erruz hanka bat galdu zuelako. Orain, mendekua nahi du kapitainak.

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz ere badugu eleberri honen bertsiorik:

  • "Moby Dick", Kaxildo Alkortak itzulia (Gero (Mensajero)-Kimu argitaletxea), 1977 eta 1986an argitaratua.
  • "Moby Dick" komikia, (Kriselu-Haranburu, Literatura ikusgarria, 1987).