Mona Lisa

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Gioconda edo Mona Lisa

Mona Lisa (edo Gioconda) Leonardo da Vinci margolari italiarrak egindako koadro baten izenburua da. Parisko Louvre museoan dago, eta munduko margolanik ospetsuena da.
Koadroko emakumeak Lisa Gherardini zuen izena; horregatik deitzen zaio koadroari Mona Lisa («Lisa andrea» esan nahi du).
Koadroa olio-lana da, eta 77 × 53 cm neurtzen du.
Da Vincik XVI. mendearen hasieran margotu zuen.
Besteak beste, emakumearen irribarre bitxiagatik egin da koadroa hain ezaguna; dirudienez, gertutik ikustean, ez dirudi irribarre egiten ari denik, baina urrutitik ikustean bai. Batzuen ustez, pozik dago emakumea; beste batzuen ustez, triste.
Koadroa egiteko, sfumato izeneko teknika erabili zuen Leonardok; hau da, pintura gardeneko hainbat geruza eman zizkion, sakontasuna emateko. Margolariak sarritan erabiltzen zuen teknika hori.