Vikidiatik

Musika klasikoa

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Dublingo Orkestra Filarmonikoa.

Musika klasikoa musika mota bat da, asmo artistikoaz egiten dena; gehienbat, Europako tradizio kulturalari eta Mendebaldeko munduko kulturari lotuta egoten da. Hala ere, herrialde batzuek musika klasikoa deitzen diote haien musika tradizional edo antzinakoari. Nolanahi, orokorrean, musika klasikoa musika artistikoari deitzen zaio.

Musika klasikoa edo artistikoa ezberdina da herri-musikatik eta musika folklorikotik. Musika klasikoa konplexuagoa da. Oro har, partituretan idazten da, musikariek irakurri eta ongi jo ahal izateko. Hori horrela egiten da musikariek ez dutelako inprobisatzen: hau da, ez dute musika "asmatzen", jotzen ari diren bitartean; musikari klasikoek partituran idatzita aurkitzen duten bezala jotzen dute musika; hau da, obra musikalaren egileak pentsatu duen bezala.

Instrumentuak eta formak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konpositoreak dira musika klasikoaren egileak; musikagile ere deitzen zaie euskaraz. instrumentu ezberdinetarako egiten dute musika klasikoa. Musika mota horretan, instrumentu-familia gehienak egon ohi dira: hari-instrumentuak, haize-instrumentuak, tekla-instrumentuak eta perkusio-instrumentuak.

Konpositore edo musikagileek erabakitzen dute zenbat instrumentuk jo behar duten obra bat: instrumentu bakar batek, apur batzuek edo askok jo dezakete. Musika tresnen talde handi baten multzoa orkestra deitzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika klasikoa Europan garatu zen ehunka urtetan zehar. Musika klasiko zaharrenaren obra asko eta asko zeremonia erlijiosoetan erabiltzen ziren. Geroago, zaletasun gehiago zabaldu zen erlijiosoa ez zen musikarekiko. Musika klasikoa, gehienetan, errege-erreginen eta goi mailako nobleen gorteetan (jauregietan eta abarretan) jotzen zen, gortesauak entretenitzeko.

Musika klasikoa azkar hazi eta aldatu zen XVI. mendeko amaieratik XVIII. mendeko erdialdera arte. Orkestra modernoa garai horretan sortu zen. Gainera, musikariek musika klasiko mota berriak sortu zituzten, adibidez opera. Garai horretako konpositore garrantzitsuenetako bat Johann Sebastian Bach izan zen.

Musikan adituek garai klasikoa deitzen diote 1750 eta 1820 tartean garatu zen musikari. Aldi horretan, musikariek hainbat forma musikal garatu zituzten. Horietako bat sinfonia zen, orkestrarako konposizio luze bat. Beste bat hari-kuartetoa zen, non bi biolinek, biola batek eta biolontxelo batek jotzen duten. Garai klasikoko konpositore famatu batzuk Wolfgang Amadeus Mozart eta Ludwig van Beethoven izan ziren.

Beethovenen musikak eragin handia izan zuen XIX. mendeko konpositore klasiko askorengan. Garai horretako musika klasiko asko dramatikoa eta emozionala zen. Garai horretako bi konpositore oso famatu Piotr Txaikovski eta Johannes Brahms izan ziren.

XX. mendean, musika klasikoan esperimentazio ugari egin ziren: konpositoreek forma berriak erabiltzen zituzten, baita instrumentu berriak ere. Adibidez, instrumentu elektronikoek espresio-modu berriak eskaini zizkieten konpositore eta musikariei. Claude Debussy, Igor Stravinsky eta John Cage izan ziren XX. mendeko konpositorerik garrantzitsuenetarikoak.

Konpositoreen banaketa garaiz garai[aldatu | aldatu iturburu kodea]

John Adams (composer)Philip GlassSteve ReichArvo PärtKarlheinz StockhausenBenjamin BrittenWitold LutosławskiJohn CageSamuel BarberOlivier MessiaenDmitri ShostakovichAaron CoplandSergei ProkofievIgor StravinskyBéla BartókManuel de FallaMaurice RavelCharles IvesGustav HolstArnold SchoenbergSergei RachmaninoffRalph Vaughan WilliamsEnrique GranadosJean SibeliusRichard StraussClaude DebussyFrederick DeliusGustav MahlerGiacomo PucciniEugène YsaÿeGabriel FauréNikolai Rimsky-KorsakovEdvard GriegAntonín DvořákPyotr Ilyich TchaikovskyModest MussorgskyMax BruchGeorges BizetCamille Saint-SaënsAlexander BorodinJohannes BrahmsJohann Strauss IIAnton BrucknerBedrich SmetanaCésar FranckJacques OffenbachGiuseppe VerdiRichard WagnerFranz LisztRobert SchumannFrederic ChopinFelix MendelssohnJohann Strauss IHector BerliozGaetano DonizettiFranz SchubertGioachino RossiniCarl CzernyCarl Maria von WeberNiccolo PaganiniJohn Field (composer)Joseph WoelflLudwig van BeethovenIgnaz PleyelWolfgang Amadeus MozartMuzio ClementiDmytro BortnianskyAntonio SalieriLeopold KozeluchCarl Ditters von DittersdorfJohann Christian BachJoseph HaydnAntonio SolerCarl Philipp Emanuel BachChristoph Willibald GluckGiovanni Battista PergolesiCarl Heinrich GraunJohann Adolph HasseDomenico ScarlattiJohann Sebastian BachJean-Philippe RameauGeorg Philipp TelemannAntonio VivaldiTomaso AlbinoniFrançois CouperinAlessandro ScarlattiHenry PurcellGiuseppe TorelliMarin MaraisJohann PachelbelArcangelo CorelliHeinrich Ignaz BiberMarc-Antoine CharpentierDieterich BuxtehudeJean-Baptiste LullyJohann Jakob FrobergerHeinrich SchützOrlando GibbonsGirolamo FrescobaldiClaudio MonteverdiCarlo GesualdoGiovanni GabrieliTomás Luis de VictoriaWilliam ByrdOrlande de LassusFrancisco GuerreroGiovanni Pierluigi da PalestrinaThomas TallisCristobal de MoralesNicolas GombertAdrian WillaertJohn TavernerJacob ObrechtPierre de La RueHeinrich IsaacJosquin des PrezAlexander AgricolaJohannes TinctorisAntoine BusnoysJohannes OckeghemGilles BinchoisGuillaume Dufay