Napoleon Bonaparte

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Napoleon Bonaparte
Napoleon Bonaparte


Imperial Standard of Napoléon I.svg
Frantziako enperadorea
1804 – 1814
1815eko martxoaren 20a – ekainaren 22a
Aurrekoa Bera, lehen kontsul gisa
Ondorengoa Luis XVIII.a Frantziakoa

Arms of the Napoleonic Kingdom of Italy.svg
Italiako erregea
1805 – 1814
Aurrekoa Bera, presidente gisa
Ondorengoa Azkena (erresuma deuseztatu zuten)

Jaiotza 1769ko abuztuaren 15a
Ajaccio, Korsika
Frantzia
Heriotza 1821eko maiatzaren 5a
Longwood, Santa Helena
Britainiar Inperioa
Ezkontidea(k) Josefina
Maria Luisa
Seme-alabak Napoleon II.a Frantziakoa
Sinadura Napoleon Bonaparte-ren sinadura

Napoleon Bonaparte (1769ko abuztuaren 15a – 1821eko maiatzaren 5a) militar eta agintari frantses bat izan zen.

Estatu-kolpe bat eman ondoren, Frantziako kontsul nagusi bihurtu zen 1799an. Handik bost urtera, 1804an, Frantziako enperadore izendatu zuten.

Napoleon Historiako militar garrantzitsuenetako bat izan zen, oso gerra latzak irabazi baitzituen. Europako zati handi bat mendean izatea lortu zuen gerra haiei esker.

1813ko urrian, gerra handi bat galdu zuen Leipzig inguruan (Alemania), Nazioen Gudua izenekoa, eta 1814ko apirilean agintea utzi behar izan zuen. Gerora, berriz ere boterea berreskuratzen saiatu zen, baina Waterlooko Guduan (Belgika) sekulako porrota izan zuen, 1815eko ekainaren 18an. Orduan, Santa Helena uhartera erbesteratu zuten, eta hantxe hil zen.