Narrasti

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Narrasti ugari biltzen dituen irudia, Adolphe Millot marrazkilariak egina.

Narrastiak animalia ornodun batzuk dira.

Narrastien ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Biriken bidez hartzen dute arnasa.
  • Odol hotzekoak dira.
  • Ezkataz estalita daukate azala.
  • Narrasti gehienek lau hanka dauzkate, eta motzak. Dena den, sugeek ez dute hankarik, baina narrastiak dira.
  • Narrasti gehienak lehorrean bizi dira. Hala ere, dortoka batzuk itsasoan bizi dira, eta horiek ere narrastiak dira.
  • Gehienak arrautzen bidez ugaltzen dira; beraz, obiparoak dira.
  • Hezurrak dauzkate; barne-eskeletoa daukate.
  • Gehienak haragijaleak dira.


Narrasti motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Narrastiak lau multzotan bana ditzakegu:

  • Krokodilidoak (krokodiloak, kaimanak...): 23 espezie
  • Sphenodontia (Zeelanda Berriko tuatarak): 2 espezie
  • Eskuamatu edo ezkatatsuak (muskerrak, sugeak...): 7.900 espezie inguru
  • Testudinatuak (dortokak): 300 espezie inguru