Nazioarteko Unitate Sistema

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

{{Banner|Plastic tape measure.jpg]]

Neurketak egiteko erabiltzen diren gailu eta tresnak.

Nazioarteko Unitate Sistema oinarrizko magnitudeak neurtzeko erabiltzen den unitate-sistema bat da; hain zuzen, munduan gehien erabiltzen dena da, ez bakarrik zientzian, baina baita industrian, merkataritzan, medikuntzan eta eguneroko bizitzan ere; ia munduko herrialde guztietan onartuta dago ofizialki, Ameriketako Estatu Batuetan, Liberian eta Myanmarren izan ezik. Laburtuta, SI sistema izenez ezagutzen da, frantsesezko siglak erabiliz. Izan ere, Frantziako Iraultzan onartu eta mundu ia osora zabaldu zen Sistema Metrikoaren bertsio eguneratua da. Gaur egungo Nazioarteko Unitate Sistema 1960an ezarri zen.

SI sistemako oinarrizko magnitudeak zazpi dira, bakoitza bere unitate, ikur edo sinbolo eta definizio bateratuarekin:


Oinarrizko

magnitudea

Unitatea Unitatearen

sinboloa

Luzera Metroa
Masa Kilogramoa
Denbora Segundoa
Korronte elektrikoaren intentsitatea Amperea
Tenperatura Kelvina
Materia-kantitatea Mola
Argi-intentsitatea Kandela


Zergatik nagusitu da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko garaietan, askotan gertatzen zen herrialde bakoitzean unitate desberdinak erabiltzen zirela magnitudeak neurtzeko; batzuetan, gainera, izen berbera erabili arren, unitatearen balioa ere desberdina izaten zen. Horrek denak zailtasun praktiko handiak sortzen zituen era guztietako jardueretarako, baina bereziki industriarako eta merkataritzarako. Leku guztietan neurtzeko sistema berbera eta unitate berberak erabiliz, errazago da elkar ulertzea leku guztietan.