Vikidiatik

Neurri

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Metro tolesgarria.

Neurria zerbaitek duen luzera, azalera, bolumena, pisua edo kopurua adierazten duen balioa da. Jendeak egunero erabiltzen ditu neurriak etxean, lanean, eskolan eta beste leku askotan.

Zehatzak izateko, neurri guztietan halako unitate edo estandar batzuk erabiltzen dira; hau da, mundu guztiak adostu duen kantitate jakin bat. Adibidez, mundu guztiak adostu du kilogramo bat halako pisu-kopuru jakin bat dela. Edo metro bat halako luzera edo distantzia jakin bat dela. Luzera, bolumena, denbora, tenperatura eta beste gauza asko neurtzeko, unitate edo estandar ezberdinak daude.

Unitateak magnitude ezberdinetarako erabiltzen diren izenak dira. Adibidez, libera bat pisu unitate bat da. Historian zehar, jendeak neurketa-sistema asko sortu ditu. Sistema bakoitzak bere arau multzoa du; hau da, bakoitzak neurtzeko modu ezberdina du. Euskal Herrian, eta ia mundu guztian, sistema metrikoa erabiltzen da gaur egun; baina Erresuma Batuan edo Estatu Batuetan sistema ingelesa erabiltzen dute; sistema horretan, ez dituzte kilogramoak erabiltzen pisu-unitate bezala, liberak baizik. Eta kilo batek 2,2 libera balio ditu.