Odol

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Odolaren zirkulazioa: zainak urdinez, arteriak gorriz.

Odola gorputzeko likido gorri bat da, gorputzeko arteria, zain eta kapilarretan ibiltzen dena.

Odolaren osagai nagusiak hauek dira:

Globulu gorriek gorputzarentzat funtsezkoak diren gasak garraiatzen dituzte: oxigenoa eta karbono dioxidoa. Oxigenoa biriketatik gorputzeko organoetara eramaten dute; karbono dioxidoa, berriz, organoetatik biriketara.
Hain zuzen ere, globulu gorriek ematen diote odolari kolore gorria, odolean globulu gorriak baitira nagusi. Globulu gorriek, barruan, hemoglobina izeneko proteina bat daramate, eta hori da kolore gorri-gorria duena.

Globulu zuriak gorputzaren babesleak dira. Globulu gorriak baino handiagoak dira, eta haien eginkizuna gorputza birusen eta gaitzen aurrean babestea da.

Plaketak oso txikiak dira, eta odola koagulatzeaz edo pilatzeaz arduratzen dira, zauri txiki bat egitean odol guztia ez galtzeko.
Odol guztiak ez dira berdinak; lau odol talde daude: A, B, O eta AB.
Odol talde bakoitzaren barruan, gainera, Rh positiboak (+) eta negatiboak (—) bereizten dira.