Olinpiada

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Joko Olinpikoen bandera.

Olinpiadak edo Olinpiar Jokoak munduko kirol-ekitaldi garrantzitsuenak dira. Lau urtean behin izaten dira (urte bikoitietan), eta munduko kirolaririk onenak lehiatzen dira bertan.

Olinpiaden artean, bi mota bereizten dira: udakoak eta negukoak. Neguko olinpiadak elur edota izotz gaineko kirolei zuzenduta daude. Udako olinpiadetan, berriz, gainerako kirol guztiak biltzen dira. Nolanahi ere, udako olinpiar jokoak ez dira beti udan egiten, nahiz eta izenagatik hori pentsa litekeen.

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak antolatzen ditu olinpiadak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olinpiar jokoak Atenasen antolatu ziren aurrenekoz (Greziako hiriburuan), 1896an. Geroztik, lau urtero izan dira olinpiadak, hainbat herrialdetan.
Hiru salbuespen izan dira, hala ere: 1916an, 1940an eta 1944an ez zen olinpiadarik izan, mundu-gerrak lehertu zirelako.

Olinpiadetako ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olinpiadei hasiera emateko ekitaldian, zuzi olinpikoa pizten da. Suzko zuzi erraldoi bat da, eta olinpiar jokoek irauten duten bitartean piztuta egoten da.

Kirol bakoitzean, aurreneko hiru onenei domina bat ematen zaie: urrezkoa lehenengoari, zilarrezkoa bigarrenari, eta brontzezkoa hirugarrenari.