Orion (konstelazioa)

Vikidiatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orion konstelazioa eta, erdian ikusgarri, Oriongo gerrikoa.

Orion edo Ehiztaria konstelazio ezagunetariko bat da. Zeru-ekuatorean kokatuta dago, eta beraz, munduko edozein lekutatik ikus daiteke. Konstelaziorik handienetakoa eta distiratsuenetakoa da, eta errazen antzeman daitekeenetakoa. Izenak Orion greziar mitologiako ehiztari bati egiten dio erreferentzia. Orion Eridanus ibaia konstelaziotik hurbil dago, bere bi ehiza-txakur Canis Major eta Canis Minorrekin, Taurusen kontra borrokan. Batzuetan Lepus (erbia) ehizatzen ere irudikatu izan da.

Nola aurkitu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errazena Ehiztariaren gerrikoa bilatzea da: hiru izar dira lerro berean jarritakoak; zeruan oso erraz ikusten dira. Haren gainean lauki bat sortzen duten bi izar bilatu behar dira. Azpian ere bi izar gerrikoarekin beste lauki bat sortzen dute.

Historia apur bat[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izar oso distiratsuz osatua izanik, antzinako zibilizazio askok ezagutu zuten, eta konstelazioaren irudi desberdinak zituzten:

  • Antzinako sumertarrek ardi bat ikusten zuten konstelazioan.
  • Antzinako Txinan, Orion zodiako (Xiu, 宿) bat zen. Shen izena zuen, literalki ‘hiru’, eta uste izan da izen hori Orionen gerrikoko hiru izarrengatik jarri ziotela.
  • Orionen izarrak Osiris jainkoarekin jarri zituzten harremanetan antzinako egiptoarrek.
Hau da zeruan bilatu behar dugun marrazkia.