Vikidiatik

Orkatz

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Orkatz heldu baten irudia.

Orkatza animalia ugaztun belarjale bat da. Europan eta Asian bizi da eta Iberiar penintsulan geroz eta ugariagoa da, asko gutxitu direlako haren harrapakariak, otsoak edo hartzak adibidez. Belarjalea denez, mota guztietako landareak jaten ditu, beti ere landare horien zati elikagarrienak aukeratuz.

Nolakoa da orkatzen egitura edo gorputza?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tamaina txikiko animalia da, ardi baten antzekoa. Belarri handiak ditu, entzumen ona ematen diotenak; ile marroi-grisaxka du, beste animaliek ikusi ez dezaten. Gainera, leku harritsuetan bizi denez, atzeko hankak aurrekoak baino pixka bat handiagoak dira, harrien artean saltoka ibiltzeko. Ez du buztanik eta adar txiki batzuk ditu.

Nola ugaltzen dira orkatzak?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orkatz kumeak jaiotzeko prozesua luzea da, enbrioiaren garapena asko moteltzen dutelako neguan ez jaiotzeko. Kumeak babesgabe jaiotzen dira eta amak elikatzen eta garbitzen ditu. 9-12 hilabete dituztenera arte egoten dira amarekin, bizileku bat bilatzeko baztertzen diren arte. Gainera, bizi-itxaropena 12 urteren bueltakoa da, baina emeetan handiagoa izaten da.

Nolakoa da orkatzen bizimodua?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia beldurtia izaten da eta bere entzumenari esker zerbait entzuten badu, eskapo egin ohi du. Gainera, talde txikietan bizi dira eta ohikoa da orkatz ar bat bakarrik ikustea.