Ornodun

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Gizakion bizkarrezurra, bere ornoekin.

Ornodunak gorputzari eusteko barne-eskeletoa eta bizkarrezurra dituzten animaliak dira; ornoak bizkarrezurra osatzen duten hezurrak dira (hortik dator "ornodun" deitura). Ornodun batzuek (marrazoek, adibidez, hezurrak izan beharrean kartilagoak dituzte). Badirudi barne-eskeletoa nahiko azkar agertu zela eboluzioan. Barne-eskeletorik ez duten animaliei ornogabe deitzen zaie. Lurrean, ornodunak dira nagusi.

Gaur egun, 50.000 ornodun-espezie baino gehiago daude; honela sailka daitezke:


Ornodunen ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Barne-eskeletoa (endoeskeletoa ere deitzen zaio) dute, bizkarrezurrarekin.
- Gorputzean hiru atal bereiz daitezke: burua, enborra eta buztana (baina ornodun batzuek ez dute buztanik).
- Gorputz-adar artikulatuak dituzte: hankak edo/eta hegalak (batzuek ez dute gorputz-adarrik).
- Nerbio-sistema oso garatua dute: burmuina eta bizkarrezur-muina.
- Zentzumen-organo gehienak buruan dituzte.