Vikidiatik

Oslo

Nabigaziora joan Bilaketara joan


Norvegiako mapa.
Oslo hiria 10 iruditan.

Oslo Europa iparraldeko hiri bat da, Norvegiako hiriburua eta bertako hiririk populatuena. 2015eko datuen arabera, 942.084 biztanle ditu.

Leku ikusgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri ederra da Oslo, mendixka eta fiordoz inguratua dagoena. Zortzi ibaik zeharkatzen dute hiria. Nabarmentzeko modukoa da natura zaindu eta biodibertsitatea babesteko egiten duten ahalegina.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oslok klima kontinentala dauka, udara freskoekin (20º inguru gehienez) eta negu hotz eta luzeekin (batezbesteko tenperatura -7º inguru izan ohi da). Urritik maiatzera bitarte elurrak hartu ohi du eta ohikoa da kostaldeko fiordoak erabat izoztea.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]