Otso

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Otso grisak.

Otsoa animalia ugaztun haragijalea da, txakurraren antzekoa. Txakurra baino buru zabalagoa eta hortz sendoagoak ditu, ordea.

Bere entzumen apartekoa eta usaimen finari esker aurkitzen du janaria. Ehiztari ona eta trebea da. Taldearen barruan hierarkia edo antolaketa zorrotza dute: ar nagusi bat eta eme nagusi bat egoten dira, talde guztiaren buru; haiek erabakitzen dute zer egin, eta taldeko beste otsoek jarraitu egiten diete.

Otsoa ugaria zen aspaldi, baina gaur egun galtzeko arriskuan dago gizakiaren erruagatik; gizakiok beti gaizto eta txar irudia eman diogu. Antzina, milioika otso bizi ziren Europan eta Ipar Amerika

Hainbat taldetako otsoek harremanak izaten dituzte elkarrekin. Ernaldu eta bi hilabete geroago, emeak lauzpabost ume egingo ditu. Hiru hilabetera, umeek jadanik entzun eta ikusi behar bezala egiten dute.