Ozeano Antartikoa

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu
Ozeano Austral edo Antartikoa (urdin argiz)

Ozeano Austral edo Antartikoa Lurraren hegoaldeko Antartika kontinentea inguratzen duen ozeanoa da. 20 milioi km²-ko azalera du, eta haren urak -2 eta 10 °C arteko tenperatura izaten du, eta neguan haren azaleraren erditik gora izoztuta egoten da (itsasoaren gaineko izotz-geruza horri bankisa deitzen zaio).

Berez, geografian, 2000. urtetik aurrera hasi zen erabiltzen izendapen hori ozeano Atlantikoaren, Indiako ozeanoaren eta ozeano Barearen hegoaldeko 60 gradutik gorako latitudean dagoen ozeano zatiari. Ozeano honetako izozmendi edo izebergak oso lauak izaten dira.