Ozono-geruza

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Ozono-geruzaren zuloa Hego Poloan. 1957-2001 bitarteko bilakaera.

Ozono-geruza estratosferako geruza bat da, Lurretik 15 eta 35 km arteko distantziara dagoena.
Ozono-geruzak izpi ultramore ia guztiak xurgatzen ditu. Izpi ultramoreei UV-B deitzen zaie ingelesez. Izpi horiek kaltegarriak dira planetako animalia eta landareentzat, eta gizakiontzat ere bai. Horregatik, behar-beharrezkoa dugu ozono-geruza.
Ozono-geruza 1913an deskubritu zuten Charles Fabry eta Henri Buisson fisikari frantsesek.

Ozono-geruzaren zuloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980 inguruan, zientzialari batzuk ohartu ziren ozono-geruzan zulo handi bat zegoela Antartika inguruan, eta zulo hori handitzen zihoala, batez ere udaberri inguruan. Azken urte hauetan, ozono geruza hori nabarmen mehetu da. Zergatik sortu da zulo hori? Ba industriak CFC molekula jaurtitzen duelako atmosferara. Izan ere, kloroa duten konposatu kimikoak atmosferara iristen direnean, ozonoa hondatzen dute.
Espraiek, hozkailuek eta aire girotuko gailuek ere erabiltzen dituzte ozono-geruza kaltetzen dituzten substantziak.
CFC molekulak 1920ko hamarkadan sortu zituzten kimikari batzuek, eta asko erabili izan dira industrian.