Vikidiatik

Pakistan

Nabigaziora joan Bilaketara joan
Pakistanen kokapena Lur planetan.
Pakistango bandera.

Pakistan Asiako estatu edo herrialde bat da. Islamabad da hiriburua baina Karatxi da hiri handiena. Herrialdeak 881.913 km²ko azalera du, eta 2017an, 213 milioi biztanle zituen.

Pakistango biztanle gehienak islamdarrak dira, erlijioaren aldetik, eta urdu izeneko hizkuntza hitz egiten dute. Leinuei dagokienez punjabiak dira gehienak, eta pashtunak, sindhiak, saraikiak, muhajirak eta balochak ere badaude.

Mogol Inperioa eta Britainiar Inperioaren menpe egon zen eta 1947an Pakistanek askatasuna lortu zuen. 1960 hamarkadan Islamabad hiria eraiki zuen hiriburua izateko. Kaxmir eskualdearen kontrola lortzeko Indiarekin gerran dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asiaren erdialdean dago. Himalaia mendikatea eta Indiako Ozeanoaren artean kokaturik dago. Pakistango mendi altuena K2 da, munduko bigarren altuena, eta 8.611 metrotako garaiera du. Pakistango ibai handiena Indus da.

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]