Palestina

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
>center>Palestinako bi lurraldeak.

Palestina Ekialde Hurbileko lurralde bat da. Iraganean Palestina izenez ezagutzen zen lurra gaur egungoa baino zabalagoa zen: Israelgo Estatuaren lurralde osoa eta Israelen mende dagoen gaur egungo Palestinako lurraldeak ere sartzen ziren. Orain, aldiz, azkeneko hauentzat bakarrik erabiltzen da izena; hau da, arabiar palestinarrak bizi diren lurraldeak izendatzeko. Lurralde horiek Israelgo ejertzitoaren mende okupatuta daude, 1967az geroztik.

Palestinar lurraldeak bi zatitan banatuta daude: zabalenak Zisjordania du izena, eta Israel eta Jordania artean dago. Jordania izena Jordan ibaitik dator, eta ibaiaren mendebaldean dagoen zatia Zisjordania da. Bestetik, Gazako Zerrenda dago, lurralderik txikiena, Mediterraneo kostaldean dagoen lur zerrenda estu bat. Israelekin du muga ekialde eta iparraldean, eta Egipto hegoaldean. Izena Gaza hiritik datorkio.

Politika aldetik, Palestinak 1988an aldarrikatu zuen estatu bat izatea eta mundu osoko 94 estatuk onartu dute, baina oraindik Nazio Batuek ez diote onartu estatu izaera; Palestinako agintariek 2011n eskatu zuen hori.