Pangea

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan

Pangea superkontinente bat izan zen, Paleozoikoaren bukaeran eta Mesozoikoaren hasieran egon zena (duela 240 milioi urte inguru).
Izenak latin eta grekoz "lur guztiak" edo "lur oro" esan nahi du; izan ere. superkontinente horretan bat eginda zeuden gaur egungo kontinente guztiak. Horri esker, dinosauroak eta gainontzeko animaliak lurreko alde guztietatik sakabanatu ahal izan ziren.
Pangea superkontinente bakar horren arrastoa oraindik antzeman daiteke munduaren mapan: Hego Amerika (Brasil aldetik, bereziki) oso ondo egiten du bat Afrikako mendebaldearekin, animazioan ikusten den bezala; gainera, espezie bereko fosilak aurkitu dira Hego Amerikan eta Afrikako mendebaldean.
Pangea Jurasikoan hasi zen apurtzen, duela 200 milioi urte. Tetis itsasotik hasi zen puskatzen bi zatitan, eta hortik Laurasia eta Gondwana deitu diren bi kontinente sortu ziren.
Pangearen garaian, itsaso bakarra zegoen munduan: Pantalasa.

Horrela zatitu zen Pangea.