Paralelogramo

Vikidia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Paralelogramoak aurrez aurreko aldeak paraleloak dituzten laukiak dira. Aldeak binaka paraleloak dituztela ere esaten da.

Alde berdeak paraleloak dira elkarrekiko; alde gorriak, berdin.

Paralelogramoak mota bat baino gehiagokoak dira, alde eta angeluen arabera:

  • Karratuak: lau aldeak eta lau angeluak berdinak direnean.
  • Laukizuzenak: aldeak binaka berdinak, eta lau angeluak berdinak eta zuzenak direnean.
  • Erronboak: lau aldeak berdinak, eta lau angeluak binaka berdinak direnean.
  • Erronboideak: lau aldeak binaka berdinak eta lau angeluak binaka berdinak direnean.
Paralelogramo mota desberdinak