Parasito

Vikidiatik
Nabigaziora joan Bilaketara joan
Zorri parasito edo bizkarroiak dituen kakalardo bat.

Parasito edo bizkarroia izaki bizidun bat da (onddo, landare edo animalia bat) da beste izaki bizidun baten kontura bizi dena, izaki horri kalte eginez baina erabat hondatu gabe. Parasitoa bere barruan edo gainean daraman izaki bizidunari ostalaria deitzen zaio, ostatu ematen diolako. Oro har, pasasitoa bere ostalaria baino askoz txikiagoa izaten da eta ostalaria baino lasterrago eta gehiago ugaltzen da. Adibide arruntenak zorriak, zenbait zizare eta eltxoak dira.